Nortzuk gara

Okela burruntzian egiten profesionalak gara. Burruntzian edozein haragi egiten dugu: txahalak, bildotsak, txerriak... denetik erretzen dugu. Egur-ikatzarekin sua egin, astiro-astiro txingarretan erretzen dagoela, hainbat osagairekin egindako nahastura botatzen diogu; horixe da gure teknika

Elorrion (Bizkaia) belaunaldiz belaunaldi gaur arte ondo zaindu dugun tradizioari tratamendu profesionala eman diogu. Elorrioko auzune batean -Gazetan- zaindu da inon baino hobeto tradizio hori, 1614. urtean hasita urtero egiten baita kofradiako bazkaria eta bazkaltzeko beti okela burruntzian erreta.

Uztartu egin ditugu okela erretzeko betiko era eta gaur egungo sukaldaritzan erabiltzen den showcooking kontzeptua. Tradizioa ikuskizun bihurtu dugu. Beste askok bezala, kalitatea dugu helburu, baina gureak badauka berezitasunik: lekuan lekuko produktuak dastatzen ditugu, bertakoa zainduta.

Azpiegitura ona eta sendoa daukagu, era guztietako ekitaldietara egokitzen gara, beti ere, ikuspuntu berritzaile eta berezitik begiratuta. Euskal Herrian, Espainiako estatuko bazter guztietan eta Frantziako zenbait departamentutan dihardugu lanean eta ahalegin berezia egiten dugu tokian tokiko jatorri-deituren arduradunekin lankidetzan aritzeko.

Karlos Ibarrondo despiezando un costillar de ternera

Karlos Ibarrondo
sakeleko telefonoa:656785790
telefonoa:946582502
faxa:946583336karlosibarrondo@karlosibarrondo.es